PSIKOTEKNIKOA

53

Urola bailarako biztanleen erosotasunarekin pentsatuz azterketa psikoteknikoak egiteko zentru mediku berria ireki dugula iragartzen dizuegu postazun haundiarekin. Gure zerbitzuak zabaltzeko filosofiarekin jarraitu dugu honela eta hemendik aurrera baimenak berritzeko ez duzue beste herri batzuetara mugitu beharrik edukiko horrek eragiten dituen denbora galera eta eragozpenak ekidituz. Horrela gure zentru mediku modernoan ondorengo baimenak berritu ahalko dituzue:

  • Armekin erlazionatutako baimenak: ehizerako balio duten eskopeta edo rifleak, kirolerako xedea duten armak, segurtasun lanak betetzeko pistolak eta abar.
  • Nautika ingurukoak: yateko kapitain edo patroi izateko, uretako motoak gidatzeko eta abar.
  • Gidabaimenak: autoak, kamioiak, autobusak, taxiak edo anbulantziak gidatzeko edozein baimen mota berrituko dizugu.
  • Txakur arriskutsuen jabea izateko baimena.

54

Azpeitiako Harzubia kalearen 31 zenbakian ireki dugu lokala, zezen plaza eta futbol zelaiaren tartean kokaturik gaude beraz ez dago autoa uzteko inolako arazorik inguruan dauden doako aparkaleku ugariri esker. Gure ordutegia ondorengoa da:

  • Goizez: Asteartetan 10:00 eta 12:00 bitartean
  • Arratsaldez: Asteazken eta Ostegunetan 17:30 eta 20:30 bitartean

Ez ahaztu etorri aurretik hitzordua hartzea 943 813 506 telefono zenbakian.

55

58

56

57